Bihar goizean lau orduko ur mozketa izango da Kanpantxo kalean eta kale zaharreko 60. zenbakian.

2014/03/25
Ura kenduko da Kale zaharreko ur hornidura sarea berritzeko lanen baitan.

  Aurrera doaz Kale zaharra eta Lizaur kaleko ur edangarriaren hornidura sarea aldatzeko lanak. Hodi berriak sartzen ari dira eta aldi berean, adar ezberdinetarako loturak egiten ari dira. Hori da, hain zuzen ere, biharko iragarri den ur mozketa horren arrazoia, Kanpantxo kaleko hoditeria, Kale zaharrekoarekin lotu behar baita.

  Lotura lan horiek egin ahal izateko ur hornidura etenik egon behar da. Horretxegatik, bihar goizean, 8:30etik 12:30era ur mozketa izango da Kanpantxo kale osoan eta kale zaharreko 60. zenbakian.

  Lau orduko ur mozketa honen berri ematen duten oharrak jarri dira urik izango ez duten eraikin sarrera eta bebarruetan.  

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!