Bihar amaitzen da udal brigadako pioi galdaragile lanpostura aurkezteko epea

2021/01/14
Card image cap
11 lagunek eman dute izena jada

  Oinarrizko hiru baldintza bete behar dira pioi galdaragile lanpostura aurkeztek: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua, oinarrizko lanbide titulua, edo parekoa izatea; B gida baimena eta euskarari dagokionean, lehenengo hizkuntza eskakizunaren maila izatea. Baldintza horiek bete eta hautaketa prozesuan parte hartu nahi duen orok izena eman dezake. Dagoeneko 11 lagunek aurkeztu dute eskaera orria udal bulegoetan, baina gehiago izatea espero da horretarako azken eguna bihar izango baita.

  Brigadako pioi galdaragile plaza betetzeko hautaketa prozesua oposizio-lehiaketa bidez osatuko du udalak. Oposizio fasean hiruzpalau froga gainditu beharko dituzte hautagaiek: gai orokorrei buruzko azterketa, gai espezifikoei buruzko ariketa teorikoa eta azterketa praktikoa eta euskarazko maila agiri bidez egiaztatzen ez dutenek, hizkuntzari dagokiona ere egin beharko dute. Lehiaketa fasean berriz, lan esperientzia eta prestakuntza ikastaroak ez ezik, C gidabaimena izatea ere baloratuko da. Guztiak egiaztatzen dituzten titulu eta agirien fotokopiak aurkeztu behar dira eskaera orriarekin batera, baita nortasun agiriaren kopia ere.

  Udalak kontratatu nahi duen brigadako pioi galdaragilearen zeregin nagusia  galdaragintzako lan orokorrak egitea izango da, piezak muntatu eta jartzeko galdaragintzako eta soldadura lanak egitea. Baina brigada lantaldeko bestelako lan sinpleetan lagundu beharko du, izan arotzeria edo pintura lanetan, edota hiri altzarien mantentze lanak egiten, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!