Bihar amaitzen da kale garbiketa zerbitzuan aritu nahi dutenentzat hautaketa prozesura aurkezteko epea

2016/06/01
Card image cap
Pioietarako 39 eskaera eta pioi gidaritarako 12 jaso dira orain arte

  Udalak, hasiera batetan 9 langile kontratatu asmo ditu kale garbiketa zerbitzurako, 7 pioi eta bi pioi gidari.
Bi lanpostu kategoria horietarako oinarrizko baldintza berdintsuak jarri dira: 16 urte beteta izatea, eskolaratze ziurtagiria edo baliokidea den titulazioa izatea, fitosanitarioen aplikatzaileen oinarrizko formazioa eta produktu horiek erabiltzeko gaitasuna ematen duen agiria izatea eta gida baimena izatea; pioien kasuan, B gidabaimena pioi gidarien kasuan, C gidabaimena. Kale garbiketa zerbitzurako kaleratu diren 7 pioi lanpostu horietako bat minusbaliatuentzat gorde da. Kasu honetan ez da gida baimenik eskatzen baina hautagaiak gutxienez % 33ko minusbaliotasuna duela egiaztatu behar du. Hautaketa prozesuan, minusbaliotasuna dutenenei gordetako plaza hau beteko ez balitz, txanda librean eskainiko litzateke. Euskarari dagokionean bestalde, lehen hizkuntza eskakizunaren maila jarri da 9 lanpostuetan baina ez da orain, azterketaldian, egiaztatu behar, 2019ko abenduaren 31rako baizik.

  Lanpostuak oposizio lehiaketa bidez beteko dira eta azterketaldian, azterketa teoriko eta praktiko bana gainditu beharko dira eta  baztertzailea izango ez den euskarazko proba ere egin beharko da. Lehiaketa aldian berriz, prestakuntza osagarria eta lan esperientzia baloratuko dira.

  Bihar amaitzen da kale garbiketa zerbitzuan arituko diren 7 pioi eta bi pioi gidari lanpostu hauetara aurkezteko epea. Orain arte, 51 eskaera jaso dira udal bulegoetan. Gehienak, 39, pioitarako dira eta gainontzeko 12ak pioi gidaritarako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!