Bidegi enpresak, Oñatiko udal erroldaren datuak egiaztatu ahal izateko lankidetza hitzarmena sinatzea proposatu dio udalari.

2014/01/29
Card image cap
Gaia, biharko Osoko Bilkuran aztertuko da.

  Gipuzkoan erroldatuta daudenek, AP-8 eta AP-1 autobideetako kanonaren deskontua jasotzea eskatu dezakete. Baina horretarako Gipuzkoako udalerriren batean errodatuta daudela egiaztatu behar da. Bidegik, egiaztapen horiek egin ahal izateko Gipuzkoako herriei udal errolden datuak kontsultatzeko baimena eskatzen dihardu, beti ere, tokian tokiko udalekin lankidetza hitzarmenak sinatuz.

  Hitzarmen horietan Bidegik hainbat konpromiso hartzen ditu. Datu pertsonalen babeserako legediak dioena beteaz, errolda datuak, aipatu xederako soilik erabili eta beste inori ez emateko konpromisoa hartzen du. Era berean, horretan diharduten langileek bakarrik jasoko dute errolda informazioa beti ere, isilean gordetzeko betebeharrarekin.
Gaia, pasa den asteko tokiko gobernu batzarrean aztertu zen baina erabakia hartzea udalbatzari dagokionez, biharko Osoko Bilkuran aztertuko da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!