Bidebarrietan eta Zarautzen dantza egingo dute Oñatzeko gaztetxoek domekan

2018/08/31
Irailaren 16an ospatuko den Haurren Eguna ere gertatzen ari dira

  Ia ez du etenik izan Oñatz Dantza Taldearen jardunak uda partean; nagusienek hainbat emanaldi eskaini dituzte uztaila eta abuztuan eta gaztetxoenak entseguetan hasi dira, edo hastekoak dira, igandean bi hitzordu dituztelako. Haurren taldeko gaztetxoenak Errementari Plazan dantza egingo dute domeka eguerdian, Bidebarrietako jaixen baitan. Nagusitxoenak berriz, 30en bat neska-mutiko, Zarautza joango dira bertako Haurren Egunean parte hartzera.

  Eta bitartean, taldeko arduradunak hasi dira 48. Haurren Eguna prestatzen. Irailaren 16an ospatuko da eta Euskal Herriko 14 dantza taldetako haurrak bilduko ditu. Kanpotik datozen haur horiek bazkaltzera gonbidatu asmo dituzten herritarrei Oñatzeko ardurdunekin harremanetan jartzea eskatzen zaie. Izena emateko azken eguna irailaren 7a finkatu da.

  Abuztuan zehar bestalde, Oñatz Dantza Taldeko nagusiek bi hitzordu garrantzitsu izan dituzte, Donostiako Aste Nagusiko txistularien alardean dantza egin zuten eta Arantzazun, Kukai taldeak gonbidatuta, ADIO ikuskizunean ere parte hartu zuten. 

Iturria: Oñati Irratia

Oñatzeko haurrak Bidebarrietan, iaz