Bidebarrietako DIA denda itxita dago

2018/10/11
Card image cap
Prekarietatearen kontra eta kontziliazioaren aldeko greba deitu da Gipuzkoako DIA dendetan

  Enpresa komitea osatzen duten lau sindikatuek, ELA, LAB, CC.OO eta UGTk deitu dute gaurko greba eta Bidebarrieta kalean dagoen dendako langileek jarraitzea erabaki dute. Bezeroei denda ez zabaltzeko erabakiaren berri atzo eman zieten.

  Langileen prekarietatea eta lan baldintza txarrak salatzen dituzte: ordukako lan kontratuak, soldata txikiak, lana eta familia kontziliatzeko zailtasunak eta DIA katea Gipuzkoan sustatzen hasi den merkatal eredua. Laster  DIA&GO denda Donostian irekiko dutela jakinarazi dute langileek. Denda honek ordutegi oso zabala izango du, 8:30tatik 23:00ak arte, ondorioz, bertako langileek ordutegi horretara moldatu beharko dutela eta familia eta lana bategitea oso zaila izango dutela salatu dute. Baina egun irekita dauden dendetan dihardutenek ere lan kontratu prekarioak dituztela salatu dute sindikatuek.

  DIA kateak 40 denda dauzka Gipuzkoan, horietako bat Oñatin, Bidebarrieta kalean; gaur ez ditu ateak ireki.


Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!