Bidebarrieta kalea trafikorako itxiko da bihar, astelehena

2020/06/28
Card image cap
Kiroldegi aurrealdeko garabia desmuntatu eta eramango da

  Desmuntatze eta garraio lanak segurtasunez egin ahal izateko, eta bide batez, arinago ere bai, Bidebarrieta kalea trafikorako itxiko da Zubikoako sarrera aurrealdeko tartean, hau da, azoka ondoko errotondatik anbulatorio ondoko errotonda bitartean. Trafiko mozketa hori bihar, astelehena, 8:00tatik 18:00ak arte izango da. Hori da baimendu dena, baina lanak aurreratuz gero, errepidea lehenago irekiko da.

  Zubikoa kiroldegia berritzeko lanak abiadura egokian doaz eta igerilekua hartuko duen estruktura berria jasotzeko erabili izan den garabietako bat, bihar kendu eta eramango da.

  Moiua kalean ere trafikoan eragin dezaketen lanak egingo dira bihar-etzi, astelehen edo asteartean. Konkretuki, Moiua kaleko 14aren parean, Musika eskola eta Larraña auzo alderako bidea hasten den gunean egingo dira lanak. Errepidean dagoen arketa handi bat irekiko da hainbat konponketa egiteko. Errepidea ez da guztiz itxiko baina ibilgailuek abiadura moteldu egin beharko dute, eta hauen joan-etorria bideratu egin beharko da. Moiua kalean egingo diren lanak aste hasieran egingo dira, astelehen edo asteartean, udaltzain-buruak adierazi digunez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!