Bide berri bat egokitu du udal brigadak Ugarkaldeko zelaian

2018/07/11
Card image cap
Oinezkoek berez irekitako bidea txukundu da

  Ugarkaldeko eraikin libreen aurrealdean dagoen berdegunean, bide berria egokitu du udal brigada, bizilagun batek hala eskatuta. Zelaitik behin eta berriz pasatzearen ondorioz berez ireki zen bidea txukundu da; belarrari luzatzen uzten dioten baldosa modukoak jarri dira. 

  Ohituraz erabiltzen zen bideari lehentasuna emanda, geroz eta zabalera handiagoa hartzen ari zen pasabidearen inguruko higadura mugatu eta zelaian beste bide batzuk irekitzea saihestu nahi izan da. Egokitze lanak udal brigadako langileek egin dituzte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!