Bestetan baino autobus gehiago egongo dira bihar Arantzazu eta Oñati lotzeko

2011/09/08
09:30etik 14:00etara ordu laurdenero egongo dira eta gainerako orduetan, ordu erdiro. Erromesaldia 07:00etan abiatuko da plazatik; Munilla gotzainak emango du meza nagusia 12:00etan Arantzazun.

Oñati-Arantzazu-Oñati linea egiten duten autobus gehiago egongo dira bihar, Arantzazuko Amaren eguna. Oñatitik, lehen autobusa, 07:30ean erdietan irtengo da eta Arantzazutik goizeko 08:00etan. Hementxe duzue ordutegia.

Erromesaldia 07:00etan abiatuko da plazatik. Ibilaldia bere kontura egiten duenak, martxarekin Zapatan elkartzeko aukera du, 08:00etan. Meza nagusia 12:00etan da.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!