Bertan behera geratu da bihar hastekoa zen "guraso coaching" formazio tailerra

2016/02/01
Gutxieneko partaide kopurua ez da bete

  Seme alaben adin mugarik zehaztu gabe aurreko bi urteetan egin ziren guraso coaching tailerrek arrakasta handia izan zuten. Haien haritik, gaia sakontzen jarraitzen duen talde autogestionatu bat sortu zen. Baina erronka berri bati aurre egin asmoz, aurten tailerra, seme alaba koxkortuak, nerabeak dituzten gurasoei zuzentzea erabaki zuen Udala eta Ikastetxeetako formazio mahaiak. Horretarako, aurreko saioak gidatu zituen Virginia Espin dinamizatzailearekin harremanetan jarri ziren eta tailerra otsaileko lau asteartetan ematea adostu zen. Lehen hezkuntzako 6. maila eta DBHko ikasleen gurasoei parte hartzeko gonbidapena zabaldu zitzaien eskolen bitartez eta interesa zutenentzat izen ematea ireki zen. 5 gurasok soilik agertu dute parte hartzeko asmoa eta gutxieneko kopurua bete ez denez, guraso coaching tailerra bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.

  Udalak eta ikastetxeetako ordezkariek osatzen duten formazio mahaiak antolatutako hurrengo ekintza, apirilean, Aste Santuko oporren ondoren egingo da.

Iturria: Oñati Irratia