Beratu jaialdia martxoaren 25etik 29ra ospatuko da

2020/01/10
Card image cap
Euskal musikagintzaren topagune bihurtuko da hirugarren urtez Oñati

  Martxoaren 25etik 29ra bitartean Beratu jaialdia ospatuko da herriko hainbat lokaletan. Antolatzaileek iragarri dute bertan parte hartuko duten zenbait musikariren izenak: Joseba Irazoki, Aitor Etxebarria, Sua, Markak, Los Sara Fontán, Hakima Flissi eta Moi Moi orkestra magikoa.

  Aurreko urteetako bidea jarraituz kontzertuak herriko hainbat tokitan izango dira eta kontzertuez gain, bestelako ekitaldiak izatea aurreikusten da, solasaldiak, profesionalen arteko topaketak eta haurrentzako ekintzak, besteak beste.

  Beratu jaialdia Durangoko Azokako Ahotsenearekin elkarlanean abiarazi zen 2018an. Antolatzaileen esanetan, Beratu jaialdia musika entzuteko esperientziaz gainera, Euskal Herriko musikaren topalekua izateko asmoz jaio zen, euskal musikaren nobedadeak eta korronte berriak ezagutzeko aukera eskainiz.

  Abenduaren 29an, Beratu jaialdiaren aurkezpen kontzertua egin zen gaztetxean, Monte del oso taldearen eskutik. Martxoaren 25etik 29ra, beste hainbat artisten emanaldiak izango ditugu Oñatin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!