Azkoagain inguruan errepidean aparkatzea debekatuta dagoenaren seinaleak eta marra horiak jarri eta margotuko dira.

2012/04/18
Horretarako beharrezkoa zen foru aldundiaren baimena atzo bertan jaso zen.

   Jakinekoa baita GI 3591 Arantzazurako errepidea Diputazioaren jabetzapekoa dela. Beraz, tarte horretan seinaleren bat jarri nahi bada foru erakundearen baimena behar da. Baimena eskutan, Azkoagain inguruan aparkatzea debekatuta dagoela adierazten duten seinaleak jarriko da. Konkretuki, futbol zelaira igotzeko eskaileren parean edo hasi eta Urrintxo tabernarainoko tartean, errepidearen bi aldeetan marra horia marraztuko da. Horrezaz gain, aparkatzeko debekua adierazten duten seinale bertikalak ere jarriko dira.

  Seinalizazio lanak egingo dituen enpresarekin harremanetan jarri da udaltzain burua eta datozen egunetan jada marra margotu eta seinaleak kokatuko dira. Helburua, asteburu honetarako ez bada, hurrengorako jada, seinalizazioa amaituta egotea da.

  Debekuaren berri Bergarako ertzain etxeko buruari emango zaio, betetzen denaren zaintza egin dezaten, udaltzainekin batera.  

  Azkoagain inguruan errepidean aparkatzen duten autoek sortzen duten arriskuaz kezkatuta Lezesarriko auzotarrak udalera zuzendu ziren. Arantzazurako errepidean gora eta behera auto asko ibiltzen dira eta trafikoa bereziki areagotzen da justu, futbol zelaira doazen kirolari eta zaletuak ere ugaltzen diren zapatu eta domeketan. Asko gainera, errepidean aparkatzen dutenez bidea estutu eta arriskutsu bihurtzen da. Istripuak aurre ikusiz, udalak, Azkoagain inguruan errepidean aparkatzea debekatuz, hori adierazten dituzten seinaleak jarriko ditu. 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!