Auzorik auzo jaietan ibiltzen den txosna txabola berritu egin da

2018/12/14
Card image cap
Domekako ziklo krosean estreinatuko da

  Olabarrietako jaietarako, 2015eko apirilean, ekarri zen auzorik auzo jaietan ibiltzen den taberna txabola. Maiatzetik urrira astez aste, kasik deskantsurik, hiru urtez herria zeharkatu ondoren, nahikoa hondatuta zegoen txabola berritu du udal brigada taldeak. Egurrezko zorua kendu eta iraupen luzeagoa duen materialaz ordezkatu da. Zerbitzatzeko gunea ere berritu da. Gainera, kanpotik apaindu egin da, eta herriko auzoetako jaiak irudikatzen dituzten pertsonaia marraztu ditu Mirari Sagarzazuk, udalaren enkarguz.

  Txosna txabola berritua etzi, domekako ziklo krosean estreinatuko dute Aloña Mendiko Txirrindularitza Sailekoek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!