Auzo-alkateen foroa bihar elkartuko da udaletxean

2021/02/01
Card image cap
Auzo-alkateen bilera bat, 2018an
Urtebete pasa de aurreko batzarretik

  Auzo-alkateen foroa sortu zenean bi hilean behin elkartzeko asmoa zegoen  baina pandemiak hala eraginda, urtebete darama elkartu gabe. Hutsunea dena den, laster beteko da, auzo-alkateak bihar arratsaldean, 18:00tan, udaletxean elkartzera deituta baitaude.

  Lan zerrendan sei gai jaso dira: amaitu berri den urtean egindako lanen berri ematea;  2021erako auzo-bideen  konponketarako proposamenak, balizko dirulaguntzak eskatu ahal izateko lehentasunak zehaztuz; Auzotasuna deritzon diru atalaren banaketarako proposamen berria; likidazioak eta bestelako eskaerak modu elektronikoan egin ahal izateko formakuntza eta landa auzoetara banda zabala wifi bidez eramateko udalak eskuartean duen proiektua. Amaieran, galdera eta eskaeretatako tartea izango da.

  Auzo-alkateen figura berezia da gurean. Udala eta auzoen arteko zubi edo bitartekari hauen figura bizi-bizirik dago Oñatin. Ez dira udal-erabakien mezulari soilak, baizik eta auzoak herriari egiten dizkion eskaeren eramaile eta defendatzaile eta orain urte batzuk sortu zen Auzotasuna diru atalaren kudeatzaile edo gestore ere bai, maila batean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!