Aurten jairik ez dela izango eta elkar zaintzeko unea dela azpimarratu zen atzoko Osoko Bilkura

2020/09/25
Card image cap
Izaro Elorza alkateak eta Ainhoa Galdos oposizio buruak mezuan bat egin zuten

  Osoko Bilkura amaitzear zegoela, galde-erreguak atalean, alkateak eta oposizio buruak hitza hartu zuten, aurten jairik ez eta zaintzeko unea dela gogorarazteko. Mezu argia eman zuten biek, ez dela jairik ospatzeko momentua, garai hobeak etorriko direla eta danok arduraz jokatu behar dugula.

  Jairik ospatuko ez zenez, tabernen ordutegia luzatzeko baimenik ez da eman aurten. Horrek esanahi du, tabernek, azken asteotan bezala, goizaldeko ordu baterako itxi egin beharko direla. Hori hala izan dadin zaintzeko, eta bat-batean asmatutako jai ospakizunik egon ez dadin, udaltzaingoak ordutegi zabalagoa beteko du jaiegun izan beharko luketen horietan. Goizaldeko 3:00ak arteko zerbitzua beteko dute udaltzainek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!