Aurkeztutako lagun guztiak, 17, onartu dira Informatikako laguntzaile lan poltsarako

2020/01/20
Hasieran baztertu zirenek eskatutako dokumentazioa aurkeztu dute

  Ez zen zaila, prozesutik behin behinean baztertzearen arrazoia Nortasun Agiriaren kopia ez eraman izana baitzen. Huts hori beteta, 17 hautagaiak onartu dira lan poltsa osatzeko hautaketa prozesura.

  Lan poltsarako hautagaiek azterketa teoriko-praktikoa gainditu beharko dute eta euskara maila agiri bidez egiaztatu ez dutenek, euskara azterketa ere egin beharko dute. Onartutakoen behin betiko zerrenda publiko egin da baina azterketaldia noiz hasiko den zehazteko dago oraindik. Epai mahaia osatzeko dago eta honek finkatu behar du azterketa egutegia.

  Udaleko sare eta informazio sistemen funtzionamendu egokia bermatu, egunerokotasunak sortutako arazoak konpondu eta ahal den heinean, horiei aurre konponbidea ematen saiatzea izango da Informatika laguntzailearen eginkizun nagusia. Zeregin horietan informatikariari lagundu beharko dio.

Iturria: Oñati Irratia