Atletismoko urteko argazki onenaren saria irabazi du Felix Sanchezek, bigarren urtez jarraian

2019/11/26
Sari banaketa larunbatean egin zen Monakon

  Atletismoko Federazioen Nazioarteko Elkarteak ematen duen saria bigarrenez irabazi du Felix Sachez oñatiarrak. He vuelt0. Es posible izeneko argazkia saritu dute. Irudian, Shelly-Ann Fraser-Pryce atleta jamaikarra ageri da, ama izan eta bi urtez konpetiziotik aldenduta egon ondoren, berriro ere munduko txapeldun izatea lortu zuen unean. Amatasunaren ostean elitera itzul daitekeela erakutsi nahi duen argazkia da, egilearen esanetan. Argazkia, Dohan egin zen munduko txapelketan atera zuen oñatiarrak.

  Mundu osoko argazkilariek parte hartu dute atletismoko nazioarteko argazki lehiaketa, 112 lan aurkeztu ziren guztira. Finalerako hiru argazki hautatu ziren: Felix Sanchez oñatiarrarena, Serbiako Andrej Isakovic eta Ameriketako Estatu Batuetako Patrick Smith-ena.

  Sari banaketa ekitaldia larunbatean egin zen Monakon.

Iturria: Oñati irratia