Asteburuan plaza eta inguruko kaleetan pilatutako zaborra jaso eta ikusgai jarriko dute ikastolako ikasleek

2017/09/13
Card image cap
Hondakinen inguruko kontzientzia landu nahi da DBHko ikasleekin

  Egitasmoa Kilometroak jaiaren baitan sortu zen jasangarritasun lantaldeak proposatu du. Sortzen dugun hondakinen inguruan hausnarketa egitea lortu nahi da modu praktiko batean. Horretarako, astelehen goizean kale garbitzaileek plaza inguruko garbiketa ez egitea eskatu zaio udalari eta ikastolako DBH 1 eta 2. mailako ikasleak izango dira lurreko hondakinak batu eta kaxa garden batean pilatuz erakusgai jarriko dituztenak. Herritarrak ere sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi dira.

  Lurreko hondakinak plazan ez ezik, ondoko frontoian eta Kale Barrian eta Kale Zaharrean ere jasoko dituzte ikasleek, konkretuki plazatik kale horietako bakoitzean dagoen gozoki dendarako  tarteetan. Batutako guztia, esan bezala, kaxa garden batean jarriko da ikusgai.

  Astelehen goizeko ekintza hau hilaren 24an ospatuko den Kilometroak jaiaren aurreko azken agiriko ekitaldia izango da. Aurretik, gaur bertan, kontsumo arduratsuari buruko hitzaldi-solasaldia izango da gurasoei zuzenduta eta ostiralean nesken futbol partidua Azkoagainen. Neraberak eta aisialdia.Gurasoen jarrera da hitzaldia AGIPADeko kideek emango dute 17:30tan Bidebarrieta kaleko Euskaldun berria aretoan. Eta etzi, ostiralez berriz, emakumezkoen futbol partidua jokatuko dute Realak eta Osasunak, Azkoagainen, 18:30tan. Txartelak leihatilan erosi ahal izango dira, norgehiagoka hasi baino ordubete lehenagotik . Helduenak 10 eurotan eta 15 urtetik beherakoenak 5 eurotan salduko dira.

  Kilometroetako ordezkariak Iñigo Urkullu lehendakariarekin elkartu ziren atzo. Kilometroak 2017ko ordezkariek aurtengo jaiaren helburu ekonomiko eta sozialak, Txantxiku ikastolaren nondik norakoak eta proiektu pedagogikoa azaldu zizkioten lehendakariari.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!