Aste Santuko jai egunak tarteko Tokiko Gobernu Batzarra gaur egingo da

2021/03/31
Ongizate Zerbitzuak Batzordeak proposatutako gaiak aztertuko dira

  Ostegunetan izan ohi da gobernu taldearen asteroko bilera, baina Aste Santuko jai egunak tarteko aurreratzea eta gaur arratsaldean egitea erabaki da. Ongizate Zerbitzuko batzordeari dagozkion gaiak jaso dira lan zerrendan.

  Gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteei zuzendutako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak eztabaidatuko dira eta okerrik ezean, onartuta, deialdia egitea erabakiko da. Begirada Adia programaren berri ere emango zaie gobernu taldea osatzen duten ordezkariei. Bakardadearekiko komunitate proaktiboak sustatzea ei da Begirada Adia egitasmo honen helburua. Argibideak arratsaldeko bileran azalduko dira.

  Aste honetako Tokiko Gobernu Batzarra aurreratu egingo da, gaur egingo da, baina datorren astean ez da egingo, baldin eta azken orduko urgentziazko gairik ez bada sortzen behintzat. Aste Santuko jaiegunak tarteko batzorde informatiboak eten egingo dira eta horrek isla izango du gobernu batzarrerako gaietan.

Iturria: Oñati Irratia