Aste Santuetako oporrak direla eta hondakin zerbitzuetan emango diren aldaketak

2014/04/15
  • Dendarientzat bilketa guztien egutegi /ordutegia mantenduko da, apirilak 18 ostirala eta 21 astelehen goizeko kartoi komertzialaren bilketa izan ezik. Hori horrela, larunbat goizean, apirilak 19, kartoiaren bilketa berezi bat egongo da komertzioentzat. (egun horretan organikako sortzaile handien ohiko bilketa ere egongo da).
  • Herritarren gaueko hondakin bilketa zerbitzuan ez da aldaketarik emango.
  • Industrian, Apirilak 17-18 eta 21 egun hauei dagokion hondakin bilketa zerbitzurik ez da emango. Hala ere, Apirilak 16, asteazkena ontzi arinekin batera organikoaren bilketa berezia egingo da industrialdean. Dena den, zerbitzu berezi hori erabiltzea aurreikusten duenak email edo telefono bidez aurrez jakinarazi beharko du.
  • Bestelako oharrak:
    • Apirilaren 17-ian ez da Garbigune Ibiltaririk egongo. (hurrengoa maiatzaren 15-ean izango da).
    • Etxeetako hondakin handiak ez dira apirilaren 18-an jasoko, apirilak 16 asteazkena batuko dira (aurrez, 943711938 telefonora deitu). Gogoratu Traste zaharren bilketa ordutegia aldatu (ATZERATU) egin dela, hemendik aurrera ostiral goiz-eguardian hasiko da kamioia Oñatin altzariak jasotzen 12:00-17:00-etara gutxi gora behera.

 

Edozein zalantza gurekin harremanetan jar zaitezke.

HONDAKINEN KUDEAKETA – INFORMAZIO BULEGOA
Astelehena eta Asteazkena: 10:00-14:00 / 15:00-19:00  
Asteartea, Osteguna eta Ostirala: (Goizez) 10:00-14:00
Tel. 943 25 01 45 / atezate@debagoiena.com