Aste honetan hasi dira herriko familiak Euskararen Kriseilua etxean hartzen

2019/02/08
Card image cap
202 familik bat egin dute egitasmoarekin

  Urgain-Errekalde, Elkar Hezi eta Txantxiku Ikastolako 6 - 8 urte arteko haurrak dauzkaten familiak dira Euskararen Kriseilua egitasmoarekin bat egin dutenak. LH 1, 2 eta 3. mailako ikasleei helarazi zaie parte hartzeko gonbidapena lehen deialdi honetan. 

  202 familia horiek euskararen transmisioan zein erabileran beren aletxoa jarri nahi izan dute. Izan ere, hizkuntza den su txiki hori piztuta mantendu eta guztion artean zaintzeko beharra irudikatzen du Kriseiluak. Udaleko Hezkuntza departementuak sustatuta eta herriko ikastetxeen lankidetzaz, Euskaltzaleen Topagunearen eskutik ekarri da Euskararen Kriseilua proiektua Oñatira. 

  Ikastetxeen bidez, txandaka jasotzen hasi dira familiak Kriseilua etxean eta astebeteko tartean, euskararen erabilera eta honen inguruko gogoeta egingo dute. Txandak amaitutakoan, parte-hartzea eskertu eta hartutako konpromisoak ospatzeko ekitaldia burutuko da. Gaztelekuan izango da jaia, apirilaren 4an,  ostegunean, eta egitasmoaren parte izan diren familia guztiak gonbidatuko dira bertara.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!