Oñatiko udala

Asistentzia pertsonalaren alorrean negozio ideia berriak definitu eta martxan jartzeko ikastaroa antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak

2015/04/20
Card image cap
Izen ematea zabalik dago

  Zaintza eta pertsonen laguntza arloan enpresaren bat sortu asmoz ari diren ekintzaileei zuzendutako ikastaroa antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak. Ikastaroa, hiru modulutan banatuko da: asistentzia pertsonalaren alorrean prestakuntza espezifikoa landuko da batetik, sektoreari buruzko bisita teknikoak eta informazio jardunaldiak egingo dira bigarrenik, eta ekintzailetza tailerrak burutuko dira, hirugarrenik. Azken atal honetan, ekintzailetzarekin erlazionatutako abilezia eta motibazioei buruz hausnarketa egingo da, ideia berrien potentziala neurtzen laguntzeko erremintak eta bestelako baliabideak landuko dira eta ekimen berriak abian jartzeko urratsak argituko dira. 

  Arrasaten, Debagoieneko Mankomunitatearen egoitzan emango den ekintzailetza ikastaro hau maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 11ra luzatuko da. Arratsaldez emango da, 14.30etatik 18.00tara eta doan izango da. Baina plazak mugatuak direnez, lehentasuna, debagoiendarrek eta langabetuek izango dute. Dauden plazak baino eskaera gehiago jasoko balira, partaideen hautaketa egiterakoan, negozio ideia, sektorearen esperientzia eta prestakuntza bereziki baloratuko dira.

  Asistentzia pertsonalaren alorrean enpresa berriak sortzeko ikastaro honen inguruko argibide gehiago, www.debagoiena.eus web atarian edo Mankomunitatean bertan eskuratu daiteke. Izen ematea ere bertan egin behar da edo honako telefono zenbakira deituta: 943. 793090. Izen ematea apirilaren 30a arte zabalik izango da.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!