turismoa

Arrikrutzeko leize-lehoia: hitzaldia eta aztarnategira bisita berezia

2016/04/14
Card image cap
Asier Gómez Olivencia, paleontologia doktorea, larunbat honetan Arrikrutz-Oñatiko kobetan.

Asier Gómez, paleontologian doktore eta Atapuerkako ikerkuntza taldearen kide da. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Estratigrafia eta Paleontologia sailean Ikerbasque-ko ikerlari gisara dihardu eta larunbat honetan Arrikrutz-Oñatiko kobetan izango da pleistozeno garaian izan genuen leize-lehoiaz jarduteko.

Orain milaka urte, gure inguru hauetan genuen paisaia eta bertan bizi zirenak gerturatuko dizkigu. Gure artetik desagertuak ditugun lehoi, hartz, erinozeronte eta bestelakoak desagertu zirenetik milaka urte igaro diren arren, beraiek bizi, babestu edo igarotako guneetan aurkitzen diren aztarnak ikertuz paleontologoen lana zertan datzan ezagutzeko aukera izango da.

"Leones en el Pleistoceno: rivales extintos de Neandertales y Cromañones" hitzaldi irekia izango da. "koben Egueneko" saridunek leize-lehoiaren hezurdura aurkitu zeneko puntura bisita berezia izango dute. Bisita berezi honez gain egun honetan bertaratzen direnek leize-lehoiaren eta aurkitu zen hezurduraren erreplika ezagutzeko aukera izango dute Arrikrutz-Oñatiko kobetan eskeintzen diren bisita-gidatuetan ( erreserba beharrezkoa).

Lekua: Arrikrutz-Oñatiko kobetako harrera-gunea.

Ordua: 10:00 (Htzaldi irekia. Doakoa).

Kontaktua: 943 082000 /

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!