Arrikrutzeko kobak, Kobazuloen Mundu Eguna ospatuko du Espeleo-txiki eta Espeleo-abentura bisitak eginez

2019/05/29
Kobazuloen eguna akainaren 6an ospatuko da baina ekintza bereziak datozen bi asteburutan egingo dira

  Lurpeko munduaren ikerketak aurrerapauso handiak eman baditu ere, egun, seigarren kontinentea deritzonak zatirik handiena ezkutuan gordetzen du. Ekainaren 6ean keinu txiki bat egingo zaio mundu zabal horri  Kobazuloen eta Lurpeko Munduaren Nazioarteko Eguna ospatuz. Arrikrutzeko koban ere izango da ekintza berezirik egun horren baitan.

  Berez, ekainaren 6a izango da Kobazuloen Mundu Eguna, baina aurretik, hilaren lehenengo egunetik izango da nobedaderik Arrikrutzen. Ekainaren 1ean uda sasoiari hasiera emango zaio Arrikrutzen: zerbitzua astelehenetik igandera emango da, ordutegi zabalagoan. Egun horretan bertan, Espeleo-txiki ekintza berezia beteko da. 6 urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako ekintza honek bi ordu eta erdiko iraupena izango du eta ohiko pasarelatik kanpora ibilita, espeleologoen larruan jarriko dituzte bisitariak. Ekainaren 1ean, 15:30tan hasiko da. Parte hartzeko, erreserba egin behar da.

  Eta beste horrenbeste egitea eskatzen da ekainaren 9an izango den Espeleo-abentura irteeran parta hartzeko. 18 urtez gorakoei zuzenduta dago eta kasu honetan ere, ohiko bisitetan ikusten ez diren galeria ezkutuak erakusten zaizkie bisitariei. Ekainaren 9koa goizeko 9:30tan hasiko da eta hiru bat orduz luzatuko da.

  Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko Arrikrutzeko telefonora deitu behar da: 943 082 000.

Iturria: Oñati Irratia