Argindar etena izango da bihar eguerdian, Garibai, Goribar eta Torreauzoko hainbat eraikinetan

2016/03/15
Card image cap
Iberdrolak mantenu lanak egin behar ditu

  Argindar etena ordu eta erdirako programatu du Iberdrolak, 12.30tatik 14.00tara. Dena den, egin beharreko lanak lehenago bukatuko balira, hornidura ere lehenago berreskuratuko litzatekeela iragarri du argindar banaketa enpresak.
Elektrizitate etenak, Garibai, Goribar eta Torreauzoko hainbat eraikini eragingo die, konkretuki, Garibai auzoko 18 eta 20 zenbakidunei; Goribar auzoko 9, 16, 17 eta 19 zenbakidunei eta Torreauzoko 1etik 4ra, 9, 10 eta 12tik 16ra bitarteko zenbakidunei. Guztietan, bihar eguerdian, 12.30tatik 14.00tara ez dute argirik izango.

  Iberdrolak, argindar sareko elementu ezberdinetan mantentze eta hobekuntza lanak egingo ditu.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!