Argi mozketa egingo dute bihar goizean Berezao eta Murgiako zortzi eraikinetan

2019/12/17
CTI transformazio zentroa berritu behar dute

  Berrituko den transformazio zentroa zutoin gainean dago eta aire zabaleko transformagailu bategatik ordezkatuko dute. Murgian dago eta egin beharreko lanek inguruko eraikinei eragingo diete, konkretuki, Murgia auzoko 5, 6 eta 19 zenbakiei eta Berezao auzoko  43-Ezk, 43-Esk, 44-A, 44-B eta 45 zenbakidun etxe eta eraikinei. Zortzi eraikin horietan bihar goizean, 9:00tatik 12:30etara ez dute argindarrik izango.

  Halakoetan egin ohi duenez, argia, lanak amaitu ahala eta aurrez abisurik gabe emango dela jakinarazi du Oñargik. Eta era berean, egun horretan aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatu du.


Iturria: Oñati Irratia