Arbol berriak landatzen hasi dira San Lorentzon

2020/03/12
Card image cap
Pasa den astean moztu ziren zuhaitzak ordezkatzen ari dira

  San Lorentzoko autobus geltokitik Eltziako bidegurutzera bitartean, bidegorriaren aldamenean zeuden zazpi okaran japoniar bota ziren pasa den astean. Gaixorik zeuden eta arriskutsu. Orduan jada aurreratu zen kendutako arbolen ordez Lagerstroemia indica arbolak sartuko zirela. Hamar arbol berri sartuko dira, orain urte batzuk zeuden guztiak ordezkatuz.

  Arbol berriek larrosa koloreko lore ederrak ematen dituzte eta aurrekoek zuten apaingarri funtzioa beteko dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!