Arantzazun egingo dira Euskal Herriko Unibertsitateak eta Paueko Unibertsitateak antolatutako mugaz gaindiko dok barnetegiak

2017/07/07
Card image cap
Hirugarren aldiz egingo dira barnetegi hauek Arantzazun

  Euskal Herriko Unibertsitateko Master eta Doktorego Eskolak mugaz gaindiko dok barnetegiak antolatu ditu, Paue eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearen  lankidetzaz. Urriaren 16tik 19ra bitartean egingo da Arantzazun, esan  bezala.
Dok barnetegien bidez doktoregaien gaitasunak garatu nahi dira geroko laneratzeari begira. Inguru eleanitzean eta esperientziadun talde pedagogiko batek lagunduta, bertaratzen direnek aukera izango dute bere proiektua komunean jartzeko, heziketan zehar jasotako jakintzak modu praktikoan garatuz eta diziplina eta kultur anitzeko taldeetan lan egiteari loturiko gaitasun berriak eskuratuz.

  EHUko doktoregaiek eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatekoek elkarrekin bizi eta batera egingo dute lan lau egun horietan, parte hartzaileentzat inongo kosturik gabe, unibertsitateek finantzatuko baitute. Hori bai, interesatuek aurrez izena eman behar dute EHUk bere web atarian zintzilikatu duen inskripzio orria beteta. Izen-emate epea hamar egun barru, uztailaren 17an amaituko da. Izena ematerakoan hainbat agiri aurkeztu behar dira: tesi proiektuaren laburpena ingelesez, gutun labur bat hau ere ingelesez, parte hartzeko  interesa azalduz, eta tesi zuzendariaren oniritziarekin eta ingeleseko B2 agiria. Izan ere, dok barnetegiko jarduerak ingelesez egingo baitira.

  2013an egin ziren lehenengo aldiz Arantzazuko Gandiaga Topagunean UPPA- EHU mugaz gaindiko dok barnetegi hauek. 2014an ere bertan izan ziren eta hiru urteren ondoren, aurtengoak Arantzazun programatu dira. Urrian izango dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!