Arantzazuko errepidearen zati bat konponduko du Foru Aldundiak.

2014/05/12
Bide-zorua birgaitu egingo da 5 kilometro pasatxoko tartean. Esleitu berri diren lanak, hilabete honetan hastea aurre ikusten da.

  Campezo eta Asfaltia enpresek osatutako UTEak egingo ditu errepide-zorua konpontzeko lanok. Orin hilabete izenpetu zen kontratuaren arabera, lanak egiteko 11 asteko epea finkatu zen. Lanak, berehalakoan hasiko dira. Foru Aldundiak, enpresak aurkeztutako Segurtasun eta osasun plana onartu bezain pronto hasiko dira. Eta hori, maiatzean bertan izatea aurre ikusten da.

  Arantzazuko errepidean, kaltetuen dagoen bide zatia da konponduko dena. Diputazioko mugikortasuneko eta bide azpiegituretarako departamentuak zehaztu zuenez, 3. kilometrotik, 8. kilometroa bitarteko zatia da konponduko dena, 5 kilometro pasatxoko tartea. Halakoetan egin ohi denez, zulatuta dagoen asfalto gunea jaso, saneatu eta berria botako da.

  Lanak, hasiera batetan iazko udazkenean egiteko asmoa azaldu zuten foru arduradunek, baina esleipen prozedura luzatu da eta orain, maiatzean zehar hastea aurre ikusten da esan bezala.

  Sinatu berri den kontratuaren arabera, lanak 568 mila euroren truke egingo dira.

Iturria: Oñati irratia

Argazkia: Oñatiko Udala