Alvarez de Eulate eta Ayesta artisten margolanak ikusgai Donostiako D'Museoan, museoak eta Arantzazu Gaur Fundazioak antolatuta

2020/02/07
Card image cap
“Eulate+Ayesta. Arte eta bizitza esperientzia bat” du izenburu erakusketak

  Xavier Alvarez de Eulate eta Juan Ayesta margolarien 30 bat artelan ikus daitezke bertan, bien artean izan zen giza harreman eta artistiko estuaren lekuko. Apirilaren 19ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa, astelehenetik igandera (10:30-19:30). Gainera, otsailaren 14an, martxoaren 5ean eta apirilaren 3an, 18:30tan, Juan Ayestak berak gidatutako bisita gidatuak egingo dira. Aurrez izena ematea komeni da.

  Atzo bertan aurkeztu eta ireki zen Donostiako Santa Marta museoan kokatu de margo erakusketa berria. Proiektuak gogora ekarri nahi ditu Xabier Alvarez de Eulate artista frantziskotarra eta Juan Ayesta margolari beasaindarra. Biek ala biek giza harreman eta artistiko estua izan zuten.

  Juan Ayestak berak atzoko aurkezpenean esan zuen erakusketak Xavier Alvarez de Eulaterekin zuen zor emozionalari erantzun nahi diola. Lagun eta mentoreari egin nahi izan dion omenaldi xaloa dela.

  Juan Ayestaren eta Xavier Alvarez de Eulateren arteko giza harreman eta artistikoa Erriberriko frantziskotarren komentuan abiatu eta garatu zen. 1977tik 1982ra bitarteko udatan bertan elkartu ziren, eta testuinguru hartan ezagutu eta mirestu zuten elkar.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!