Alkoholemian positibo eman zuen gidari batek istripua izan zuen atzo Maria Irizar kalean

2018/02/12
Beste ibilgailu batekin kalteak eragin ziren Santa Marina plazan

  Domeka goizean, 8:00ak aldera, auto batek beste bi ibilgailuren kontra jo zuen Maria Irizar kalean. Istripuak ez zuen zauriturik eragin baina bere ondorioz, autoak ez ezik, kaleko pibote batzuk ere apurtu ziren. Ertzaintzak alkoholemia proba egin zion istripua eragin zuen autoko gidariari eta honek positibo eman zuen. Gidaria, Oñatiko gazte bat, inputatu egin du Ertzaintzak.

  Ordu batzuk lehenago berriz, zapatutik domekako goizaldean, ustez todoterreno batek kalteak eragin zituen Santa Marina plazan. Ibilgailua plazara sartuta idi probetarako harritzarra jo eta hainbat metrotan eraman zuen. Plazaren bueltan dauden jasarlekuak ere jo zituen eta losak apurtu eta desplazatu zituen plazaren ertz batean. Eragindako kalteak ikusita todoterreno bat izan zela uste dute udaltzainek, baina ez dute lekukorik. Horregatik, gertatutakoa ikusi zutenei argibideak ematea eskatzen zaie.

Iturria: Oñati Irratia

Istripua Maria Irizar kalean atzo