Aldudiak sustatzen duen "Katapulta Tour" egitasmoari dagozkion bi kontzertu izango dira abenduan Gaztelekuan

2016/11/30
Card image cap
10ean, Eraul eta Elena Setien arituko dira eta 16an, Frank eta Pet Fennec

  Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du eta Kutxakultur eta Jazzaldiak ere proiektuan laguntzen dute. Egitasmoak bi helburu nagusi ditu: musika nahiz arte eszenikoetan diharduten artista gazteei beren lana erakusteko aukera eskaintzea batetik, eta kulturaren agertokia dinamizatzea bestetik, kultur programazio egonkorra duten espazioak ezagutzera ematen den aldi berean.

  Gaztelekuak, lehen aldiz parte hartzen du Katapulta Tour egitasmoan. Horren haritik, ekaina eta uztailean hainbat kontzertu eta ikuskizun programatu ziren: Nothing Box eta Albert Cavalier-en kontzertuak ekainaren 24an, eta Cia Nogusanoren ikuskizuna eta Txikiren bakarrizketa, uztailaren 15 eta 16an. Orain, Tourraren bigarren fasean beste bi musika emanaldi izango dira Gaztelekuan. Biak 22:30tan eta sarrera doan delarik. Horixe baita programazio honetan parte hartzearen baldintzetako bat, alegia, sarrerarik ezin dela kobratu.

  Aurtengo Katapulta Tour zirkuituan 80 emanaldi programatu dira eta bertako 16 musika taldek, 12 nazioartekok eta arte eszenikoetako  tokiko 8 konpainiek parte hartu dute. 2016.a amaitzen ari den honetan, 2017ko programa osatzeko deialdia zabaldu du Foru Aldundiak. Musika edota arte eszenikoen arloan diharduten artistek bere burua eskaini ahal izango dute bihar hasi eta abenduaren 19ra bitartean. Informazioa, www.gaztemaniak.eus atarian eskuratuko dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!