Alberto Plazaolaren kontrako euro agindua atzera bota du Paueko epaitegiak

2015/10/01
Badaezpadako kontrol judiziala ere indargabe utzi du

  Erabakia, Alberto Plazaolari leporatzen zaion kausan dago, 1987ko gertaerak dira eta euro agindua, 1993az geroztik jazotakoei aplikatu dakieke. Legez, halako antzinatasuna duten kausetan estradizio eskaera egin beharko litzateke baina Espainiak euro-agindua eskatu zuen. Horixe da asteartean, Plazaolaren aurkako auzian, fiskalak eta abokatuak eman zuten argudioa eta horren haritik, oñatiarrari euro-agindua ezin zaiola ezarri ebatzi du Paueko epaileak.  Plazaolari jarritako kontrol judizialak ere bertan behera utzi dituzte.

  Alberto Plazaola irailaren 7an Ziburun atxilotu eta Pauera eraman zuen Frantziako poliziak. Beraren aurkako euro-agindu eskaera erabaki bitartean, kontrol judizialpean aske geratu zen. Auzia, herenegun, San Migel egunean aztertu zen eta epailearen ebazpena, gaur goizean jakinarazi da. Plazaolaren euro-agindua atzera bota du eta kontrol neurriak ere indargabetu ditu.

  Espainiako Auzitegi Nazionalaren hurrengo pausoa zein izango den ikusteke dago. Estradizioa eskatzen badu, prozedura berria jarriko da martxan. Estradizio prozedura hilabeteetan luzatu daiteke. Bitartean, Alberto Plazaola libre geratu da Frantzian.

Iturria: Oñati Irratia

Alberto Plazaola abenduan gartzelatik irten zenean