Alarma egoeran jarritako errefusaren edukiontzi handiak kentzen hasi da Mankomunitatea

2020/06/15
Card image cap
Errefusa, ohiko moduan, esekitokira atera baherko da aurrerantzean

  Covid-19aren proban positibo eman zuten edo berrogeialdian zeuden herritarrei zuzenduta jarri ziren bereziki errefusa edukiontzi gris handiak. Hauek ez dute hondakin bereizketarik egin behar eta hondakin guztiak errefusaren edukiontzietara bota behar dituzte, itxitako prastikozko poltsetan. Hiru hilabeteren ondoren, eta alarma egoera datorren astelehenean amaituko denez, normaltasunerako urratsak ematea erabaki du Debagoieneko mankomunitateak eta Ingurumen arloko ohiko zerbitzuak berriro indarrean sartuko dira.

  Lehenik, alarma egoeran Oñatin eta Antzuolan jarri ziren errefusarako edukiontzi handiak kenduko dira. Oñatin tamaina ezbedineko 104 edukiontzi handi jarri ziren, esekitokien ondoan. Gaur hasi dira edukiontziak jasotzen. Ondorioz, aurrerantzean, errefusa ohiko moduan batuko da eta esekitokietara atera beharko dugu; pixoihal eta konpresa poltsak egunero batuko dira eta kubo grisetako errefusa berriz, ostegunero.

  Hondakinak jasotzeko edukiontzien sistema duten bailarako herrietan, beste hainbat aldaketa egingo dira astean zehar.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!