Aizkorri-Aratz parkerako egungo kudeaketa plana baztertzea eskatuko zaio Eusko Jaurlaritzari

2015/10/07
Card image cap
Hainbat kolektibok aurkeztutako mozioa bere egin zuen Udalbatzak

  Azken Osoko Bilkuran aztertu eta aho batez onartu zen mozioan hiru eskaera egiten zaizkio Eusko Jaurlaritzari: Aizkorri-Aratz parke naturalaren kudeaketa plana atzera botatzea eta interesatuen parte hartzearekin berria egitea; eremu horretan lurrak dituzten jabeek kudeaketa organoetan ordezkaritza izatea; eta azkenik, eremu horretan dituzten lursailen ustiapenetik bizi direnek konpentsazio ekonomikoa izatea. Era berean, Gipuzkoako Foru aldundiari bere esku dauden bitartekoak jartzea eskatzen zaio.

  Irailaren 30ean amaitu zen Aizkorri-Aratz parke naturalerako kudeaketa planari helegiteak jartzeko epea. Lurjabe eta bestelako erabiltzaile eta interesatuek 700dik gora helegite jarri dizkiote. Bitartean, erabiltaileen kolektiboak Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatutako bi ordezkarirekin elkar lanean hasi dira, Lurjabe eta Erabiltzaile Gipuzkoarren Elkartea sortuz. Aldi berean,  eskualdeko herri ezberdinetan, mozioak aurkeztu dituzte. Oñatin baino egun batzuk lehenago, Aretxabaleta eta Eskoriatzako Udalbatzek ere, interesatuen kolektiboek sinatutako idatzia onartu zuten.

  Gaia, iraileko Osoko Bilkuran azaldu zenean, bozeramale jeltzaleak bereziki zoriondu zituen mozioa aurkeztu zuten herritarrak, interes beraren inguruan bildu eta elkarlanean ari zirelako.

  Mozioa, EH Bildu eta EAJ taldeen izenean aurkeztu zen eta biek aho batez onartu zuten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!