Oñatiko udala

Aitor Arregiren “La trinchera infinita” Oscar sarietarako hautagai da

2020/10/07
Card image cap
Espainia ordezkatuko duen pelikula aukeratzeko hiruko zerrendan dago

  Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo eta Oliver Laxeren O que arde filmak dira beste bi hautagaiak. Oscar sarietan ingelesez besteko filmen atalean Espainia ordezkatzeko lehen hautagaitza zerrenda atzo kaleratu zuen Zine Akademiak. Azaroaren 3an emango dute azken aukeraketaren berri.

  Hirugarren aldia da Moriarti taldearen film bat lehen hautagaien artean dagoela. Aurrez, Handia eta Loreak ere aukeratu zituzten, Loreak gainera, Espainia ordezkatzera iritsi zen.

  Oscar sariak 2021eko apirilaren 25ean banatuko dituzte Los Angelesen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!