"Aitaren kezka / La pregunta del padre" margolana udaletxe harreran

2012/07/27
Xabin Egaña Azurmendi (Sabino) herriko artistak pintatu zuen koadroa eta Mª Aranzazu Egaña Azurmendi andreak entregatu dio gordailu izaeran Oñatiko Udalari.

    Udalak, gordailu izaeraz uzten zitzaion margolana onartu zuen ekainaren 28ko Gobernu Batzordean. Ondorioz, artelana, Xabin Egañak Estibalizen izan zuen etxean gorderik zegoenez, bertatik Oñatira ekartzeko ardura Udalak hartu zuen baita ere.

  Xabin Egaña Oñatin jaio zen 1958, baina Estibalizen bizi izan zen azken urteetan. Aldez aurretik Donostia, Bartzelona, Bilbo, Alemania, New York eta Norvegian bizi izan zen. 

  "Aitaren kezka / La pregunta del padre" margolana udaletxeko harreran zintzilikatu da, 4 metro luze eta 3,70 zabal ditu eta tenpera-arrautza teknika erabilita margotua da.

  Artelana beste bi kuadrorekin batera trilogia bat osatzen du. "Aitaren kezka / La pregunta del padre" udaletxean zintzilikatuko da, beste bietatik bat Estibalizen gelditu zen eta hirugarrena Arrasateko Uharkape pilotalekuan ikusi daiteke.

  Oñatiko Gaztelekuan ere Sabinoren artelan bat ikusi daiteke.