Adierazpen libreko guneak prestatu dira.

2012/12/03
Kartelak jartzeko lehendik zeuden panelak aldatu dira eta beste zenbait lekutan panel berriak jarri dira. 12 guztira erdiguneko kaleetan eta San Lorentzo-Olakuan.

  Panel berriak non jarri erabakitzeko orduan, lehendik zeudenak kontutan hartu dira baina hortik kanpora herritarrek kartelak non itsasten dituzten ere begiratu da. Ondorioz, lehendik zeuden 5 panelak aldatuko dira eta beste 7 berri jarriko dira. Kale zaharrean, Ibarrondoneko eta Kirrineko kantoietan zeuden panelak aldatu dira eta berriak: Plaza inguruan, Irizar loteria denda ondoan eta Sabadell-Gipuzoano banketxe ondoan; Zubikoa kiroldegian, Santa Marina plazan Elkar Hezi ikastetxean, Lazarraga kalean parke ondoan, San Lorentzon eta Olakuan, Super BM ondoan jarriko dira.

  Panelak material bereziz egindakoak dira, ur txorroz garbitu daitezkeenak inolako kalterik sortu gabe. Horrek, aldian-aldian xamur garbitzeko aukera emango du. Orain arte erabili diren egur edo okumezko panelek ez zuten hartarako aukera ematen. Ondorioz, itsatsitako kartelak kendu ezinda pilatuaz joan dira urteetan.

  Adierazpen libreko gune hauek erabiltzera animatu nahi dira ekintza ezberdinak antolatu eta horren berri emateko kartelak jartzen dituzten guztiak. Udalak, zentzu horretan zorrotz jokatuko duela ere esan digute udal teknikariek. Paneletatik kanpo, paretetan itsatsitako kartelak kendu egingo dira.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!