Abokatutzaren diziplina-araudiak eztabaidagai dira Lege Soziologia Institutuan

2018/04/26
Nazioarteko 15 adituk bat egin dute bihar arte luzatuko den mintegian

  Zuzenbide arloko profesionalen arautzea lege-soziologian sarritan jorratzen den gaia da. Eta horixe landuko da hain zuzen ere, gaur hasi den mintegi zientifikoan. Abokatuek bezeroenganako dituzten betebehar etikoak, eta lanbidearekiko nahiz publikoarenganako dituztenak ere landuko dira mintegian. Betebehar horien artean lehentasunik ba ote dagoen ere eztabaidatuko dute eta hala bada, lehentasunak mailakatzeko ahalegina egingo dute. Mintegian herrialde ezberdinetako adituek parte hartzen dutela probestuko da gainera, abokatuentzako munduko arautegi etiko sistema ezberdinak aztertzeko. Bide batez, sistema bakoitzak dituen ezaugarriak eta helburuak mahai gaineratuko dituzte. Baina ez da soilik abokatuen betebehar etikoez eztabaidatuko, horiek betetzen ez direnean, huts egiten denean, abiatzen diren disziplina-sistemak ere aztergai izango baitira.

  Jatorri anitzeko 15 aditu bildu dira gaur goizean hasi den mintegi honetan, Unibertsitate zaharrean, AEB, Erresuma Batua, Lituania, Japonia, Brasil, Hego Afrika, Zeelanda Berria, Hego-Korea eta Singapurreko adituak etorri dira, beste batzuen artean.

Iturria: Oñati Irratia