69 urteko mendizale oñatiarra hilda topatu dute Iturrigorri inguruan

2020/10/30
Card image cap
Berezko heriotza izan dela egiaztatu du medikuak

  Iturrigorri inguruan zebilen beste mendizale batek eman du abisua, 09:30tan. Dirudienez, gorpua sakan batean, erreka ondoan zegoen.

  Ertzainak eta suhiltzaileak gertaera lekura joan dira, baita larrialditako helikopteroa ere. Baina gorpua helikopteroz ateratzea ezinezkoa zela ikusi da, zuhaitz asko baitago. Ondorioz, ohatila batean oinez eraman behar izan dute Arantzazuko aparkalekuraino. 12:50 inguruan iritsi dira Arantzazura eta bertan zegoen mediku batek heriotza ordu gutxi lehenago eta berezkoa izan dela egiaztatu du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!