600 lagunek ikusi dute "Amama" filma asteburuan

2015/10/20
Card image cap
Igande eta astelehen arratsaldeko emanaldiak beteta, jendea kalean geratu zen

  Hala ere, Asier Altunak zuzendutako pelikulak ez du lortu Ocho apellidos vascos filmak iaz lortu zuen ikusle errekorra. Ocho apellidos vascos filmak 1772 ikusle izan zituen gurean.

  Maila apalagoan bada ere, Amama Oñatiko filma ikusienen zerrendan agertuko da aurrerantzean, ez baita ohikoa, 600 lagun batzea.  Horretxegatik, herritarren harrera ona aurre-ikusita, ohiko bost emanaldiez gain beste bi programatu ziren larunbat arratsalde eta astelehen gauerako. Aipagarria da ordea, egun eta emanaldiaren arabera ikusleen erantzuna ezberdina izan zela. Bete, bi sesio bakarrik bete ziren, igande eta astelehen arratsaldekoak. Bietan, jendea kanpoan geratu zen eta horrek hurrengo bi emanaldietan eragin zuen ikusle kopuruak gora egin baitzuen. Baina ostiral gauean eta zapatuko emanaldietan, ikusleen bataz bestekoa, 55 izan zen. Oñatiko ikusleek ez ezik, Bergara eta Aretxabaletatik etorritakoek ere bat egin zuten asteburuan gurean Amama filma ikusteko.

  Zine aretoa kultur etxean ireki zenetik, 2003tik, urtean filma ikusienen zerrenda osatzen da. Azpimarratzekoa da, Oñatin urteko filma ikusienen artean hainbat euskal produkzio daudela:  2003an, Julio Medemen La pelota vascak 1249 ikusle erakarri zituen eta  2005ean Asier Altunak berak zuzendutako Aupa Etxebeste komediak 1118 ikusle. 2006an ere euskal film bat izan zen ikusiena: Kutxidazu bidea Ixabel, 621 lagunekin.

  Iazko azaroan eman zen gurean Oskarretarako bidean den Loreak pelikula. Hark ere ikusle asko erakarri zituen zine aretora baina ez zen izan 2014ko filme ikusiena. Ia aipatu dugun Ocho apellidos vascos pelikulak lortu baitzuen errekorra.

  Oñatin ikusienak izan diren pelikulen zerrendan, Lo imposibleMar adentro eta Celda 211 filmak ere baditugu, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!