6 hautagaik gainditu dute kale garbiketako arduradun lanposturako lehenengo azterketa

2017/04/05
Card image cap
Erreklamazioetarako epea ostiralean amaitzen da

  Atzo goizean egin zen kale garbiketako arduradun lanposturako azterketa teorikoa. Arratsaldean jada, emaitzak kaleratu ziren. 14 lagunek zuten progara aurkezteko aukera baina 9 bakarrik joan ziren eta horietatik 6k gainditu dute. Emaitzak udaleko web orrian eta udaletxeko iragarki taulan ikusgai daude. Azterketaren emaitzak argitaratzearekin batera erreklamazioetarako epea ireki da. Apirilaren 7a, ostirala izango da erreklamazioak egiteko azken eguna.

  Bigarren azterketa proga praktikoa izango da, data oraindik finkatu gabe dago. Eta azterketaldia elkarrizketa eta euskara frogaz osatuko da. Azken hau, 3. hizkuntza eskakizuna egiaztagiri bidez egiaztatu ez dutenek egin beharko dute soilik.

  Kale garbiketa zerbitzuari dagokion plantilla osatzera etorriko da langile berria. Izan ere, udalak zerbitzua urrian bereganatu aurretik hainbat kale garbitzaile kontratatu zituen baina arduradun lanak egingo dituenaren plaza hutsik dago.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!