Oñatiko udala

5G teknologia ezarri ez dadin eskatzeko sinatze-orriak jarri dira herriko 14 dendatan

2020/05/20
Card image cap
Kalterik gabeko teknologia dela frogatu arte 5G-aren hedapena geldiaraztea eskatzen zaio Udalari

  Egun nagusi den 4G teknologiaren garapena da 5G teknologia. Egoki funtzionatu dezan antena, estazio eta satelite ugari behar dituen teknologia dela diote. Zenbait ikerketen arabera, irrati-frekuentziaren erradiazioak osasun arazoak eragin ditzake pertsona eta animaliengan, ondorioz, ingurugiroan ere bai. Gaiaren inguruko informazioa urria dela ikusirik, kalterik gabeko teknologia dela frogatu arte 5G teknologiaren hedapena geldiaraztea eskatuko zaio udalari, herritarrek sinatutako orriak aurkeztuta.

  Herriko 14 dendetan jarri dira sinadura orriak herritarren eskura: Luar, Marku, Amalur, Haritza, Irizar estankoa, Egaña okindegia, Eurodenda, Ogiberri, Urzai, Garai eta Odriozola harategiak, Sillero, Hirukar eta NI dendan. Orriak hiru astez mantenduko dira, ekainaren 9-10a arte eta udaletxean aurkeztuko dira ondoren.

  Europako kontseiluaren 1815 ebazpeneko gomendioak jarraituz, ardura printzipioa aplikatzea eskatzen zaio udalari; bidezko neurriak har ditzala eremu elektromagnetikoekiko esposizioa murrizteko eta antena, errepikagailu eta azpiegitura ororen instalazioa eten dezala, adituek premiazko bermeak eskaini arte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!