30en bat udal hautetsik bat egin dute Kultur etxean iraunkortasun esperientziak elkarbanatzeko

2018/05/04
Card image cap
Gaindegiak eta Udalak oinarri iraunkorreko agenda lokalari buruzko lehen jardunaldia antolatu dute

  UDALBIZI egitasmoaren baitan osatzen ari den jardunaldi honen helburua egungo testuinguru demografiko, sozial eta ekonomikoari aurre egiteko gure udalerrietan martxan jarri diren dinamikak ezagutu eta elkarbanatzea da.

  Figuereseko ekoauzoaren inguruko aurkezpenak ireki du jardunaldia. Ondoren, metabolismo demografikoa lantzeko mintegia hasi eta Oreretako gazteen etxebizitza komunitarioak, Santurtziko adinekoen zaintza komunitarioa eta Lasarte-Oriara etorri berrien protokolo eta aniztasun planaz argibideak eman dira. Jarraian, jarduera ekonomikoa eta enplegua atalean KoopFabrika eta Azaro Fundazioaren esperientziak azaldu dira. Bazkalostean, amaitzeko, mugikortasun iraunkorra landuko da eta Mikel Biain alkateak Oñati erdialdeko mugikortasun egitasmoaz berba egingo du. Iruñerriko Mankomunitatearen Mugikortasun iraunkorraren plana zertan den ere azalduko da.

  Euskal Herri osoko hautetsiei bideratu den UDALBIZI lehen jardunaldi honetan 30en bat hautetsik parte hartzen dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!