300 aulki eta karpa txikiak erosiko dira

2018/02/14
Card image cap
Udalak uzten duen materiala berritu eta osatzeko erabakia da

  Urtean zehar izaten diren ekitaldietarako udalak materiala izan ohi du herriko elkarte eta taldeei uzteko. Baina aldian-aldian material berria erosi behar da, apurtutakoa edo galdutakoa osatzeko. Urtero 70en bat aulki apurtu  edo desagertzen direla jakinik, 300 aulki berri erostea erabaki da. Aurrez, udalak zituen modelo berekoak dira eta Aranaz enpresari erosi zaizkio. Ia 5500 euroko aurrekontua du erosketa honek.

  Baina udalak uzten duen material sorta osatzeko beste erosketa bat ere egingo da, hainbat karpa txiki eskuratzea pentsatu da. Urtean zehar egiten diren artisau azoka eta beste erakusketetarako oso erabilgarriak izango dira karpa txiki hauek. Xamur muntatu eta desmuntatu daitezke eta egun euritsuetarako egokiak dira. Udalak ez zuen halako materialik orain arte baina erosteko premia azaldu da Kultura batzordean. Gaia, Zerbitzuak batzordearen esku ei dago orain, karpa eredu ezberdinak eta aurrekontuak zehazteko. Proposamen konkretua datozen asteetan Tokiko Gobernu Batzarrera eramango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!