20ren bat herritar bildu da eguerdian Parisko atentatuetako biktimekiko elkartasunez

2015/11/16
Card image cap
Iñigo Urkullu Lehendakariak elkarretaratzeak deitu zituen instituzioen aurrealdeetan

  Ostiral gauean Parisen gertatutako atentatuek Frantzia ez ezik, mundu osoa astindu dute. Indarkeriaren kontra azaldu eta bereziki, biktimekiko elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu zituen atzo Lehendakariak instituzioen aurrealdeetan. EUDELek bat egin zuen deialdiarekin. Gaur eguerdian, Euskal Herriko hainbat herritan, udaletxe aurrealdean egin dira elkarretaratze horiek. Oñatin ere bai. 20ren bat herritar plazan bildu da, isiltasunean, elkartasuna adierazteko asmoz. Elkarretaratzeak, 10-15 minutuko iraupena izan du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!