Oñatiko udala

2020ko Kirol txartelen abono zatia itzultzeko proposamena aztertuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2020/07/09
Card image cap
Zinea kudeatzen duen Hirutek enpresarekin hitzarmena ere eztabaidatuko da

  Kirol instalazioak itxi zirenean jada aurreratu zen bazkide txartelen ordainketa zati bat itzuliko zela. Aurten, bi bazkidetza mota egin dira: herriko instalazioak erabiltzeko aukera ematen duena eta bailarako beste herrietako instalazioetara sartzeko bidea ematen duen Mugiment txartela. Alarma egoera indarrean egon den epeari dagokion ordainketaren zati proportzionala itzuliko zaie bazkide guztiei, hau da, martxoaren 15etik ekainaren 21a bitarteko zati proportzionala. Urteko abonuaren laurdena, gutxi gora behera da, itzultzea proposatuko dena Tokiko Gobernu Batzarraren gaurko bileran.

  Mugiment txartelaren kasuan datozen hilabeteetan zer gertatuko den ikusteke dago. Une honetan ezin da erabili eta hala jarraituz gero ordain zati berri bat itzultzea proposatuko zaio gobernu taldeari, baina oraingoz, eta gaurko bileran halaxe azalduko da, martxoaren 15etik ekainaren 21a bitarteko zati proportzionala itzuliko da.

 Kultur etxeko zine aretoa ere itxita dago martxoaren 13az geroztik. Bertako kudeaketa Hirutek enpresak egiten du. enpresa honekin udalak duen hitzarmena aztergai izango da arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean. Olalan gunea erabiltzeko eskaera eta Udaleko Pertsonal eta Giza Baliabideen teknikaria azterketaldi batean epaimahaiko izan dadin Tolosako udalak egin duen eskaera ere eztabaidatuko da gaurko bileran. Lan zerrendan, 10 gai jaso dira guztira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!