“Oñatiko euskeria” liburuaren 2. edizioa argitaratuko da.

2014/10/30
Card image cap
300 aleko tirada berria egingo da Durangoko azokarako. Izan ere, “Oñatiko euskeria” liburua Durangon salgai izango baita “Badihardugu” elkartearen saltokian.

   Asteak dira “Oñatiko euskeria” liburuaren lehenengo edizioa agortu zela. 500 ale argitaratu ziren eta herriko liburu-dendetan eta egileen salmenta zuzenaren bidez 320 liburu saldu ziren. Gainontzekoak, egileen konpromisoetarako eta ikastetxeetan eta beste zenbait pertsonaren artean banatzeko gorde ziren. Baina horiek ere agortu dira.

  Bitartean, eskari berriak jasotzen ari direla ikusita, udalak, liburuaren bigarren edizio bat argitaratzea erabaki du, 300 aleko beste tirada bat egingo da.

  Aurreko liburua errepasatu da eta ikusi diren akats tipografiko batzuk zuzendu dira eta esaeren arloan osatze lan txikia egin da. Lana, inprentan dago jada eta hile amaierarako kalean izatea espero da. Beti ere, Euskal Herriko musika eta literatura produkziorako erreferente den Durangoko Azokarako prest izango da. Gabonetako kanpaina ere ate joka izango da eta horretxegatik, Durangon ez ezik, herriko liburu dendetan ere salgai jarriko da.

  Aurreko edizioan bezala bigarren honetan ere “Oñatiko euskeria” izeneko liburua 18 eurotan salduko da. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!