“Ni Neu" , hirugarren bideo-curriculum lehiaketa antolatu da

2016/01/27
Mankomunitateko Garapen Agentziak eskualdeko lanbide heziketako ikastetxeekin batera antolatu du

  Ekimena, Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokaren baitan antolatu da eta helburua, norberaren Curriculum Vitae-a egiteko bide berria lantzea da, bideoa kasu honetan. Iaz bezala, lehiaketan, 16 urtetik gorako edonork parte hartu dezake eta bi kategoria berezitu dira: ikasleak eta gainontzekoak. Kategoria bakoitzeko hiruna sari banatuko dira. Lehenengoek 300 euro irabaziko ditu eta gainontzekoek, 100 eurona. Saritu guztien lanak, martxoan egingo den Goiaz! 2016 azokaren baitan proiektatuko dira eta eskualdeko enpresetara, aipatu bideo curriculumak ikusteko gonbidapenak bidaliko dira.

  Bideo baten bidez norberaren burua aurkeztu eta egilearen profil akademikoa eta profesionala transmititzea da lehiaketaren xedea. Bideo curriculumak, gehienez 2 minutukoak eta bakarkako lanak izango dira. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz, gazteleraz edota ingelesez landutakoak onartuko dira. Lanak, wetransfer plataformaren bidez bidali beharko dira debagoiena.goiaz@gmail.com  helbide elektronikora, beti ere, otsailaren 22ko 14.00ak baino lehen. Bideo eta lehiaketaren baldintzen inguruko xehetasunak Debagoienako Mankomunitatearen web orrian ikusi daitezke.

  Aurkeztutako lan guztiak ikusi ondoren irabazleen izenak, martxoaren 15ean jakinaraziko dira Arrasateko Kulturaten egingo den Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren azokaren baitan.

Iturria: Oñati Irratia