“Komunikazio digitalaren aukerak” ikastaroa antolatu da Emakumeentzako Jabetze Eskolaren baitan

2020/09/02
Card image cap
Irailaren 15 eta 17an goizez izango da ikastaroa, Mentxu Ramilok gidatuta

  Udaleko Berdintasun departamentuak antolatu duen ikastaroa da Komunikazio digitalaren aukerak izenekoa. Oinarrizko ikastaroa izango da eta egunero erabiltzen diren gailu digitelek komunikazio eta informazio beharra asetzeko eskaintzen dituzten bitartekoak ezagutuko dira. Izan tableta, ordenagailua edota mugikorra erabiltzerakoan sortzen diren beldurrak uxatu eta egunerokoan baliagarri izan daitezken tresnak ezagutuko eta arakatuko dira. Mentxu Ramilo izango da sei orduko ikastaroaren dinamizatzailea. Izan ere, ikastaroa, irailaren 15 eta 17an emango baita, 9:30tatik 12:30tara. Kultur etxeko goiko solairuko aretoan izango da, gazteleraz.

  Parte hartzeko izena eman behar da, Jabetze Eskolako ekintzetan egin ohi denez. Izena emateko bi bide daude, posta elektronikoz mezua  berdintasuna@onati.eus helbidera bidalita edo telefonoz udaletxera deituta, 010 doaneko zenbakira. Izena emateko epea astelehenean, irailaren 7an amaituko da.

  Emakumeentzako Jabetze Eskolak 2020-2021 ikasturtea prestatzen dihardu. Kurtso osorako egitaraua osatu asmo da eta ez bi seihilabetekotan banatuta, aurreko urteetan bezala. Programazioaren berri urrian eman eta ikastaroak azaroan hastea aurreikusten da.

  Baina udaleko Berdintasun departamentuak beste gai batzuk ere baditu eskuartean: Oñatin bizi diren emakume migratuen diagnostikoa eta Selma Huxleyren inguruko jardunaldia. Emakume migratuen diagnostikoa osatzeko IMME elkartera eta Claudia Serna adituarengana jo da. Elkarrizketa pertsonalen eta taldekako saioen bidez datuak bildu eta diagnostikoa osatuko da, irailetik urte akabera bitartean. Udazken aldera berriz, maiatzean hil zen Selma Huxleyren inguruko jardunaldiak egin asmo dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!